Politika -
Kartzela-politika
Mendia: 'ETA desegiteak preso askoren egoera hobetuko luke'
Euskal sozialisten bozeramaileak azaldu duenez, ETAk indarkeria uztea erabakitzea “aldebakarreko erabakia izan zen, eta aldebakarrekoa izan behar du ere desegitea”.
Erredakzioa
Idoia Mendia PSE-EEko bozeramaileak larunbat honetan esan duenez, "ETA desegiteak preso askoren kartzela-politika hobetzeko pausoak emango lituzke".
Bilbon, "Berdintasuna lantzen" saria jaso duen lekuan, kazetariei egindako adierazpenetan, Mendiak azaldu duenez, ETAk indarkeria uztea erabakitzea "aldebakarreko erabakia izan zen, eta aldebakarrekoa izan behar du ere desegitea".
"Egia da ETA desegiteak ETAko preso askoren kartzela-politikan funtsezko hobekuntzak egiteko pausoak emango lituzkeela", adierazi du.
Bere ustez, "pilota ETAren teilatu gainean dago, baita ezker abertzalearen teilatuan ere, eta beraiek izan behar dute pausoak ematen jarraitu behar dutenak".