Politika -

Epaiketa Bilbon

EHUko bi irakasle epaituko dituzte gaur Bilbon

Enrique Antolin eta Xabier Aierdiri prebarikazio delitua egotzi diete Angel Lete eta Belen Gonzalez ETAko ustezko kide 'deportatuei' EHUn ikasteko ustez baimena emategatik.

Enrique Antolin eta Xabier Aierdi
Enrique Antolin eta Xabier Aierdi
EHUko bi irakasleren aurkako epaiketa astelehenean hasiko da

0:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrique Antolin eta Xabier Aierdi EHUko iraskasleri prebarikazio delitua egotzi diete Angel Lete eta Belen Gonzalez ETAko ustezko kide deportaturi EHUn ikasteko ustez baimena emateagatik. Antolin Gizarte Zientzietako fakultatearen errektoreorde ohia da, eta Aierdi, berriz, ikasketa unibertsitarioen presoentzako tutorea.

Angel Lete Echaniz Cabo Verdera deportatu zuten (2002an hil zen); Belen Gonzalez Peñalva, berriz, Dominikar Errepublikara deportatu zuten. Presoak unibertsitatean ikasteko araudiaren arabera, espetxeratuta egon behar dira, baina Fiskaltzaren arabera, Lete eta Gonzalez ez zeuden kartzelan. Gauzak horrela, fiskalak eta Terrorismoaren Biktimen Elkarteak zortzi eta bederatzi urte arteko gaitasun gabetzea eskatu du.

EHUko 500 espediente

Prozesu judizial hori 2005ean hasi zen: dagoeneko ETAko presoen EHUko 500 espediente berrikusi dituzte. Hasiera batean, EHUko 36 langile inputatu zituzten, prebarikazio eta dokumentuen iruzurra egotzita.

Bihar epaituko dituzten bi irakasleri elkartasuna adierazi diete EHUko 1.000 bat irakaslek eta ikerlarik. Halaber, epaitegian ere izango dira babesa eskaintzeko.

Epaiketak egun batzuk iraungo du, 50 bat lekuko deklaratzera deitu dituztelako (defentsak 38 deitu ditu).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Epaiketak argazkiak Irakasleen albisteak gaur