Politika -

Bederatzigarren urteurrena

Biktimen elkarteek bananduta oroitu dituzte M-11ko atentatuak

Bi ekitaldi egin dituzte, Atochan eta Puerta del Solen, atentatuetan hildako 191 pertsonak eta zauritutako 2.000ak omentzeko.

Madrilek M-11ko biktimak omendu ditu

1:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biktimen elkarteek bananduta omendu dituzte berriz 2004. urteko martxoaren 11ko atentatuetan hildakoak eta zaurituak, sarraskia egin zutenetik bederatzi urte bete diren honetan.

Atochan, Pilar Manjon M-11ko biktimen elkarteko presidentea eta Jose Ricardo Martinez eta Jaime Cedrun UGT eta CCOO sindikatuek Madrilen dituzten buruak izan dira, eta Espainiako Gobernuak atentatu hauen biktimak "ahaztuta" dituela eta PPk "gezurrak esaten" jarraitzen duela salatu dute.

"Bederatzi urte, hauteskundeak berriz, betiko gezurrak, ahazteko saiakerak, desaireak, hirugarren mailako biktimak bihurtzea, zauri gehiago gure bihotzetan", adierazi du Manjonek, Aktoreen Elkarteak eta sindikatuek deitutako ekitaldian.

Manjonek salatu duenez, Barne Ministerioak % 28 murriztu ditu M-11ko biktimen elkarteari emandako diru-laguntzak, baina handitu egin ditu Terrorismoaren Biktimen Elkarteari (AVT) emandakoak.

Puerta del Solen, Ignacio Gonzalez Madrilgo Erkidegoko presidenteak eta Ana Botella alkateak lore-sorta bat utzi dute, M-11ko biktimen omenezko plakaren aurrean.

Ekitaldia xumea izan da, bost minutukoa, eta bertan, besteak beste, Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroa, Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroa eta Madrilgo erkidegoko hainbat agintari izan dira.

Ekitaldi honetan, Angeles Pedraza AVTko presidenteak deitoratu egin du "ustelkeriak" atentatuen urteurrena "estali" izana.

Gainera, bederatzi urte joan badira ere, oraindik ere "erantzunik gabeko galdera ugari" daudela kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea