Politika -

Legebiltzarkideei

Bidaietako dietak kentzea proposatu du Legebiltzarreko Mahaiak

Legebiltzarkide batek egunero 117 euro jasotzen ditu erkidegotik kanpo Estatura bidaia egiten duenean, eta 162 euro atzerrira doanean, horretarako fakturarik aurkeztu gabe.

Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legebiltzarkideek lana dela-eta beste erkidego batera edo atzerrira bidaia egiten dutenean dietak jasotzen dituzte eta Eusko Legebiltzarreko Mahaiak dieta horiek kentzea proposatu du. Dieten ordez gastuak fakturak aurkeztuta kobratzea adostu du Mahaiak.

Mahaiaren akordioa Ganberako Arautegi Batzordeak eztabaidatu eta onartu beharko du orain.

Beste erakunde batzuek dieten inguruan dituzten araudiak aztertzeko txostena eskatu zuen Gasteizko Ganberak eta proposamena bertatik abiatu da, Legebiltzarreko iturriek jakinarazi dutenez.

Horrela, "legebiltzarkideei eta Eusko Jaurlaritzako sailburuei justifikatutako gastuen sistema aplikatzea" adostu du Mahaiak.

Ganberako legebiltzarkide batek egunero 117 euro jasotzen ditu erkidegotik kanpo Estatura bidaia egiten duenean, eta 162 atzerrira doanean, horretarako fakturarik aurkeztu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea