Politika -

Kataluniako Parlamentua

Erabakitzeko eskubidearen aldeko mozio berria onartu dute Katalunian

PSC alderdiak aurkeztu du ebazpena, eta Diputatuen Kongresura eraman zuenaren antzekoa da.

Kataluniako Parlamentua. Argazkia: EFE.
Kataluniako Parlamentua.
Kataluniako Parlamentua. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentuan erabakitzeko eskubidearen aldeko mozio berria onartu dute gaur. Babes zabala jaso du PSC alderdiak aurkeztutako ebazpenak, hain zuzen ere, parlamentarien bi herenak baino gehiagok alde bozkatu du. Ebazpen horren bitartez, autodeterminazioaren gaineko herri galdeketa egitea lortzeko Espainiako Gobernuarekin hitz egiteko eskatu diote Kataluniako Gobernuari.

PSCk aurkeztu du ebazpena eta Diputatuen Kongresura eraman zuenaren antzekoa da. Madrilgo Kongresuak atzera bota zuen proposamena eta gainera eztabaida handia sortu zen PSC eta PSOE alderdien artean Kataluniako sozialistek boto diziplina hautsi zutelako.

Bere garaian CiU, ERC eta ICV-EUiA alderdiek onartutako burujabetzari buruzko adierazpenak baino babes zabalagoa izango du gaurkoak. CiU, ERC, ICV-EUiA eta PSCko parlamentariek aldeko botoa eman dute, PPC eta Ciutadans alderdiek contra bozkatu dute, eta CUP abstenitu egin da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea