Politika -

UPN Kongresua, igande honetan

Barcina: 'Alarma sozial berezia sortu da, baina ez dut dimitituko'

Nafarroako presidenteak salatu duenez, "ehizaldi politikoa dago abian, guztiak nire aurka daudelako". CANen kobratutako dieten diru guztia itzuliko duela azpimarratu du Barcinak.

Yolanda Barcina, Nafarroako presidentea. Argazkia: EFE
Yolanda Barcina, Nafarroako presidentea. Argazkia: EFE
Yolanda Barcina, Nafarroako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak Eferi eskainitako elkarrizketan esan duenez, bere ibilbide politikoko "unerik konplikatuenean" dago, baina Nafarroako Kutxan kobratutako dietek eragindako ika-mikagatik ez duela dimisioa aurkeztuko adierazi du. Hala ere, "alarma sozial berezia" sortu izana aitortu du.

UPNren lidergoa zalantzan du Barcinak, igande honetan izango den UPNko IX. Kongresuan alderdiaren presidentetza lortzeko beste hautagaia izango delako, Alberto Catalan, alegia.

Legezko dietak

Dieten ika-mikagatik dimitituko ote duen galdetu diote. Barcinak azpimarratu duenez, "ez da presidentetza uzteko unea". Halaber, 2011an dietak bertan behera utzi zituena bera izan zela ekarri du gogora. "Demokrazian lehen aldiz, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa bakarrik kobratuko du Gobernuak", azaldu du.

Presidenteak iragarri duenez, Nafarroako Kutxaren Erakunde Fundatzaileen Batzarrean eta Batzorde Iraunkorrean parte hartzeagatik kobratutako dieten dirua itzuliko du, guztira, 68.000 euro. Hala ere, dietak "legezkoak" zirela azpimarratu du, "hainbat lagunek ez dute dirua itzuliko, eta horrek esan nahi du legearen araberakoak zirela".

Horren esanetan, dietek eragindakoa "ehizaldi politikoa da, guztiak nire aurka daudelako".

Bestalde, Kontuz elkarteak Barcinaren aurka aurkeztutako salaketa artxibatu dutela nabarmendu du presidenteak,

'Mehatxua'

Gauzak horrela, Barcina itxaropentsu agertu da UPNren presidentea aukeratzeko igandeko bozketaren inguruan; arbuiatu du Nafarroan hauteskundeak aurreratzearekin "mehatxua" egin duenik, baina bai onartu du Alberto Catalanek irabazten badu alderdiaren "bi buruek arazoak" sortuko dituztela.

Igandean alderdiaren Kongresua egingo dute, azken asteetan Caja Navarran jasotako dieta altuak ezagutu eta gero azaleratu den polemikaren ostean eta Barcina eta Catalan hautagaien arteko lehia gogorra nabaria eginda.

Babesa

Alberto Catalanek ziurtatu duenez, "arduragabekeria" litzateke Nafarroan hauteskundeak deitzea Yolanda Barcinak UPNren presidentetza galdu ostean; berak irabaztekotan, "duda barik", Gobernu nafarraren buru izateko babestuko luke.

Hori dela eta, eta ber

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea