Politika -

IX. Kongresua

UPNren hautagaiak 'animo onarekin' iritsi dira Kongresura

"UPNren kideek boza emango dute, eta gure alderdiaren etorkizunerako nahi dutena hautatuko dute", esan die kazetariei Yolanda Barcinak, Baluartera iristean.

Barcina, UPNren presidentetzarako hautagaia. Argazkia: EITB
Barcina, UPNren presidentetzarako hautagaia. Argazkia: EITB
Barcina, UPNren presidentetzarako hautagaia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina eta Alberto Catalan UPNren presidentetzarako hautagaiak "animo onarekin eta ilusio handiarekin" iritsi dira gaur Iruñeko Baluarten izango den UPNren IX. Kongresura. Bi hautagaiek aitortu dutenez, azken orduetan ez da haien artean hurbiltzerik eman.

Barcina Oscar Arizcuren Iruñeko alkatea, Enrique Maya eta Jose Iribas Hezkuntza kontseilariarekin heldu da Baluartera. Nafarroako Exekutiboaren presidenteak esan duenez, "animo zoragarriarekin eta talde onenarekin nator". "UPNko kideek boza emango dute, eta gure alderdiaren etorkizunerako nahi dutena hautatuko dute", esan die kazetariei.

Catalan

Bestalde, Alberto Catalan Conchi Mateo presidentetzaorderako hautagaiarekin iritsi da Kongresura. Catalanek azpimarratu duenez, "ilusioz beteta nago, izan ere, UPN Kongresu honetatik sendo ateratzeko aukera paregabea dugu".

Yolanda Barcinarekin zuen harremanari buruz galdetu diote. Catalanek esan duenez, "normalak dira, une zehatz batzuk alde batera utzita, garrantzitsuena da espero bezala jokatzea, Nafarroak egoera konplikatua bizi duelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea