Politika -

Bidegabez kaleratzeagatik

229.000 euroko kalte-ordaina emango dio PPk Jesus Sepulvedari

Alderdi Popularrak eta Pozuelo de Alarcongo alkate ohiak akordioa itxi zuten atzo, adiskidetzeko ekitaldian.

229.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio PPk Jesus Sepulvedari. Argazkia: EFE
229.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio PPk Jesus Sepulvedari.
229.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio PPk Jesus Sepulvedari. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularrak eta Jesus Sepulvedak atzo, adiskidetze ekitaldian, itxi zuten akordioaren arabera, 229.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio PPk Ana Mato Osasun ministroaren senari ohiari.

Akordioa baieztatu egin du gaur Carlos Floriano PPko Antolakuntza idazkariak Antena 3 telebista katean egindako elkarrizketa batean. Aipaturiko diru kantitatea ordaintzen ez badiote, auzitegietan konponduko da auzia.

Otsailaren 11n kaleratu zuen PPk Jesus Sepulveda. Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak orduan esan zuen PPrentzat lan egiteari utzi ziola Sepulvedak.

Jesus Sepulvedari bidali zioten kaleratze-gutunean irakur zitekeenez, bidegabeko kaleratzea zela onartzen zuen PPk. Hori dela eta, Sepulvedak adiskidetze saioa egitea eskatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea