Politika -

Mintegiren aurkako ikerketa

Ikerketa Estatuko Fiskaltzarekin koordinatu dutela dio Calparsorok

EAEko fiskalburuaren esanetan, "hurrengo asterako jakingo da ikerketak aurrera egingo duen edo ez".

Juan Calparsoro EAEko fiskalburua. EFE
Juan Calparsoro EAEko fiskalburua. EFE
Juan Calparsoro EAEko fiskalburua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro EAEko fiskalburuak azaldu duenez, Laura Mintegi EH Bilduren bozeramailearen aurkako ikerketa abiatzea "Estatuko Fiskaltza Nagusiarekin batera" erabaki dute.

Hain zuzen ere, Eusko Legebiltzarrean ETAren hilketek "jatorri politikoa" dutela esan izana terrorismoa goratzea ote den ikertuko du fiskalak, eta, horregatik, saio horretako aktak eskatu dizkio Ganberari.

Calparsorok Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean zehaztu duenez, ikerketaren izapideak "azkar" egingo dituzte. Beraz, "hurrengo asterako jakingo da ikerketak aurrera egingo duen edo ez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea