Politika -

Elkarrizketa ETBn

Catalanek oraindik ez du erabaki UPNko Exekutiboan parte hartuko duen

Halaber, hauteskundeak aurreratzeko aukerak ez lukeela "ezer positiborik" ekarriko esan du, eta krisiari aurre egiteko "akordioak adosteko" garaia dela azpimarratu du.

Alberto Catalan, Nafarroako Parlamentuko presidentea. EiTB
Alberto Catalan, Nafarroako Parlamentuko presidentea. EiTB
Alberto Catalan, Nafarroako Parlamentuko presidentea. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Catalan Nafarroako Parlamentuko presidenteak ez du erabaki UPNko Batzorde Exekutibo berrian parte hartuko duen, Yolanda Barcina alderdiko presidente hautatu berriak egindako eskaintzaren inguruan erabakitzeko "denbora" behar duela azaldu du.

Dena den, Catalanek ETBn egindako elkarrizketa batean zehaztu duenez, alderdiaren organoetan bere parte hartzea "behin-behinekoa" izango litzateke, "inolaz ere ez behin betikoa" alderdiaren estatutuek hala jasotzen dutelako.

UPNko Kongresuan Barcinarekin lehiatu zen hautagaiaren iritziz, joan den igandean "ia berdinketa izan zuten bi proiektu desberdin" islatu ziren, baina, "emaitzak onartu" behar direla azpimarratu du eta "irabazten eta galtzen" jakin behar dela esan du. Yolanda Barcina % 51,58ko botoen babesarekin hautatu zuten berriro alderdiko presidente, Catalanek, berriz, % 47,27ren botoa jaso zuen.

CAN auziko ustezko irregulartasunen harira Yolanda Barcinaren ikerketaz galdetuta, Catalanek aitortu du horrek UPNren Gobernua zailtzen duela, eta gaineratu du, "Exekutiboari Foru erkidegoarentzat benetan garrantzitsuak diren arazoei aurre egiteko energia eta denbora kendu" baino ez duela egiten horrek. Arazoen artean, langabeziarena azpimarratu du.

Halaber, oposizioak eskatu bezala Nafarroan hauteskundeak aurreratzeko aukerak ez lukeela "ezer positiborik" ekarriko esan du, eta krisiari aurre egiteko "akordioak adosteko" garaia dela azpimarratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea