Politika -
Epaiketa
Carlos Fabra kargudunak erosteagatik eta iruzurragatik epaituko dute
Epaiketa hasi eta Aerocaseko presidente gisa dimisioa aurkeztu du Fabrak. Aerocas Castelloko aireportua kudeatzen duen enpresa publikoa da.
Erredakzioa
Carlos Fabra Castelloko Diputazioko presidente ohia kargudunak erosteagatik eta iruzurragatik epaituko dute. Enpresa fitosanitario baten landare-osasunerako produktuak onartzeko bere kargu politikoaz baliatzea leporatzen diote.
Nuleseko epaitegiek ebazpena plazaratu dute gaur, eta horen aurka helegiterik aurkezterik ez du Fabrak. Horrela, Castelloko PPren presidente ohiaren aurkako ahozko epaiketa hasi da.
Castelloko Auzitegiari epaiketaren data jartzeko eskatu dio, eta 4,2 milioi euroko fidantza mantendu du epaitegiak. Castelloko Auzitegiak politikaria epaitzeko eskumena du.
Dimisioa aurkeztu du
Ahozko epaiketaren hasieraren berri izan eta Aerocaseko presidente gisa dimisioa aurkeztu du Fabrak. Aerrocas Castelloko aireportua kudeatzen duen enpresa publikoa da.