Politika -

Bihotzeko arazoak

Xabier Lopez Peña presoari ebakuntza egin diote Frantzian

Herrira kolektiboak salatu duenez, "martxoaren 11an ospitaleratu zuten arren, astebete igaro behar izan zen senitartekoek eta bere abokatuak presoaren egoeraren berri izateko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Lopez Peña Thierry ETAko ustezko buruzagi ohia martxoaren 11z geroztik ospitalean dago. Presoak bihotzean arazoak ditu, eta ebakuntza egin behar izan diote Frantzian, Etxerat presoen aldeko elkarteak jakitera eman duenez.

Bestalde, Herrira kolektiboak salatu duenez, "martxoaren 11an ospitaleratu zuten arren, astebete igaro behar izan zen senitartekoek eta bere abokatuak presoaren egoeraren berri izateko".

Etxeraten arabera, Lopez Peña Fleury-Merogis espetxetik Corbeil-Essonnego ospitalera eraman zuten martxoaren 11an, bihotzeko arazoak zituelako.

Presoaren egoerak okerrera egin zuen, eta martxoaren 13an Pariseko Pitié-Salpêtrière ospitalera eraman behar izan zuten. Hurrengo egunean ebakuntza egin zioten. Lopez Peñak Pitié-Salpêtrière ospitalean jarraitzen du.

Elkartearen arabera, presoaren egoera "larria" da eta datozen hilabeteetan tratamendu berezia jaso beharko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea