Politika -
Elkarrizketa Erkorekari
‘ETAko presoek beste presoen eskubide berak eduki beharko lituzkete’
Erkorekak Gobernu espainiarraren terrorismoaren aurkako politika aztertu du, ETAk bere azken komunikatuan azken hori gogor kritikatu ostean.
Erredakzioa
¿¿¿¿¿¿Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ETAko presoek dituzten ezberdintasunak ezabatu beharko liratezkeela uste du. "Beste presoei ematen zaizkien abantailak eman behar zaizkie, ez gehiago ez gutxiago", azaldu du.
Erkorekak Gobernu espainiarraren terrorismoaren aurkako politika aztertu du, ETAk bere azken komunikatuan gogorki kritikatu ostean.
Jeltzalearen arabera, "EAJk beti eman dio Gobernuari prozesua ondo gidatzeko egin beharrekoaren inguruko iritzia". Horren harira, Eusko Jaurlaritza ETAren balizko bukaera baten alde lanean ari dela gogoratu du, "gure eskuetan dagoena eginez".
Bakerako bide horretan, ez du "eragozpenik" ikusten Giza Eskubideen Europako Auzitegiak "Parot Doktrina" baliogabetzen badu. Gainera, horrela gertatuko dela uste du.
¿Euskal aurrekontuen bozkaketa
Arlo ekonomikoari dagokionez, Erkorekak uste du "albiste ona" izango litzatekeela PSE-EEk eta PPk, abstentzioaren bitartez, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak aurrera ateratzea erraztuko balute.
"Kontuak aurrera ateratzea ahalbidetzen dituzten jarrerek, eta ez derrigorrez horiek babestuz, baizik eta abstentzioaren bitartez ere, Jaurlaritzaren esker ona jasoko dute", adierazi du.