Politika -
ETAren agiria
PP: 'Ez da zigorgabetasunik egongo armak erabili dituztenentzat'
ETAren azken agiria "zorakeria" dela esan du Leopoldo Barredak eta "desegitearen agiria baino ez dugu espero", berretsi du.
Erredakzioa
Leopoldo Barreda Kongresuko PPko diputatuaren ustez, ETAren azken agiria "zorakeria" da eta "demokraziaren aurka armak erabili dituztenentzat ez da zigorgabetasunik egongo", ohartarazi du.
Europa Press agentziari esandakoaren arabera, "behin betiko desegiten dela dioen agiria baino ez dugu espero", berretsi du. "Ezin da argiago esan. ETA baldintzarik gabe desegin behar da. Espetxean daudenak egindako krimenengatik daude bertan, epaileen aurretik pasatu direlako eta euren zigorrak bete behar dituztelako", nabarmendu du.
Ildo horretan, "bistakoa da demokraziaren aurka armak erabili dituztenentzat ez dela zigorgabetasunik egongo", esan du.