Politika -

Manifestazioa

Ehunka lagunek salatu dute 'Thierry'ren heriotza, Basaurin

Herrirak beste manifestazio bat deitu du biharko Galdakaon, Lopez Peñaren jaioterrian.

Manifestazioa Basaurin.
Manifestazioa Basaurin.
Manifestazioa Basaurin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagun atera dira kalera arratsaldean, Basaurin, Xabier Lopez Peña "Thierry"ren heriotza salatzera.

Herrira mugimenduak deituta, manifestariek amnistia eskatu dute eta Euskal Herriaren independentzia aldarrikatu dute.

Basauriko Benta plazatik atera da manifestazioa, "Berriro gerta ez dadin" lelopean.

Halaber, gaixotasun larriak dituzten eta espetxean dauden 15 presoak aske uzteko ere eskatu dute.

Herrirak beste manifestazio bat deitu du astelehenerako Galdakaon, Lopez Peñaren jaioterrian.

"Thierry" larunbatean hil zen Pariseko ospitale batean. Bihotzeko arazoek  odol-isuri bat eragin zioten burmuinean.

Gorpua Pariseko Auzitegiko Patologia Institutura eraman dute analisiak egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea