Politika -

Xabier Lopez Peñaren heriotza

Barne ministroa: 'Espainian ez dago preso politikorik'

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza Pernando Barrenaren adierazpenak ikertzen ari da. Patxi Zabaletaren kasuan, berriz, ez du horretarako eskumenik, parlamentaria delako.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. EFE
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. EFE
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Barne ministroak baieztatu egin du Fiskaltzara jo dutela, azken asteotan "preso politiko edo heriotza politiko" bezalako kontzeptuak erabili dituzten politikariek terrorismoa goratu duten ala ez ikertzeko.

Ildo horretan, hemendik aurrera kontzeptu horiek erabiltzen duen oro ikertuko dutela ohartarazi du.

AVTk antolatutako ekitaldi batean kazetarien galderak erantzunez egin ditu adierazpenok Barne ministroak.

"Komeni da gogoratzea Espainian ez dagoela preso politikorik, ezta delitu politikorik ere; ETAko kideak hiltzaileak dira, talde terrorista bateko kide izateagatik daude espetxean, hilketak, bahiketak edo estortsio egiteagatik daude espetxean", azpimarratu du.

Horrenbestez, "preso politiko bezalako kontzeptuak erabiltzea iraina da, hiltzaileak baino ez baitira. Hizkuntza oso inportantea da. Espainia demokrazia bat da eta hemen ez dago ez preso politikorik ez heriotza politikorik. Espainian zigorra betetzen ari diren preso terroristak daude, baina ez preso politikorik", erantsi du.

Auzitegi Nazionala Barrena ikertzen ari da

Bestalde, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak izapideak hasi ditu, Pernando Barrenak joan den martxoaren 16an egindako adierazpenen bitartez terrorismoa goratu zuen ala ez ikertzeko.

Patxi Zabaletaren kasuan, berriz, Auzitegi Nazionalak ez du eskumenik Aralarren idazkari nagusia ikertzeko, parlamentaria den heinean babestuta dagoelako.

Alabaina, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiarengana jo du, Zabaletak joan den martxoaren 25ean egin zituen adierazpenak ikertzeko aukera azter dezan.

Barrenak eta Zabaletak egindako adierazpenei buruzko polizia-txostenak jaso ostean hartu dituzte aipatu erabakiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea