Politika -

Infanta inputatu dute

Errege Etxea, epailearen 'jarrera aldaketarekin harrituta'

Bestalde, Fiskaltzak neurriaren aurka helegitea aurkeztearekin ''erabat ados'' agertu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Castro Noos auziko epailearen "jarrera aldaketarekin harrituta" azaldu da Errege Etxea, Castrok Cristina infanta inputatzea erabaki baitu. Bestalde, Fiskaltzak neurriaren aurka helegitea aurkeztearekin "erabat ados" agertu da Errege Etxea.

Errege Etxeko bozeramaile batek jakitera eman duenez, ''komunikabideen bitartez'' izan dute inputazioaren berri. ''Erabaki judizialekin erabateko errespetua'' agertu dute, baina ''harridura'' plazaratu du Errege Etxeak, epaileak izan duen ''jarrera aldaketa'' dela-eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea