Politika -
Forum Europa Euskadi
Ibarretxe: 'Ez dut norbanakoen eskubiderik izango taldekakorik gabe'
Lehendakariak esan du "gizabanakoaren eskubidearen eta herri-eskubidearen artean sortutako eztabaida demokratiko faltsua argitzen" saiatzen ari dela.
Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren esanetan, "euskal herritar mailan, ez dut norbanakoaren eskubiderik izango herri bezala eskubide kolektiboak onartu ezean", eta "ez dut herri gisa eskubide kolektiborik izango pertsona naizen heinean nahi dudan moduan pentsatzeko eta bozkatzeko ditudan norbanakoaren eskubideak onartu ezean”.
Ibarretxek Forum Europa Tribuna Euskadin parte hartu du gur, ostirala, Ana Isabel Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren hitzaldia aurkezteko.
Gainera, esan duenez, “norbanakoaren eskubidearen eta eskubide kolektiboaren artean sortutako eztabaida demokratiko faltsua argitzen” saiatzen ari da.
“Ni, euskal herritarra naizen heinean, ez dut norbanakoaren eskubiderik izango herri bezala eskubide kolektiboak onartu ezean, eta ez dut herri gisa eskubide kolektiborik izango pertsona naizen heinean nahi dudan moduan pentsatzeko eta bozkatzeko ditudan norbanakoaren eskubideak onartu ezean”.