Politika -
Erreferenduma
Alsaziak ezezkoa eman dio lurralde elkargo bakarra osatzeari
Bateratzea bertan behera geratu da, erreferenduma balizkoa izateko gutxiengoak parte hartu duen arren, Haut Rhin departamenduan ezezkoa gailendu baita.
Erredakzioa
Alsaziak ezezkoa eman dio lurralde elkargo bakarra eta bateratua osatzeari.
Bas-Rhin eta Haut-Rhin departamenduetako kontseilu nagusien eskumenak eta Alsaziako Eskualde Kontseiluarenak erakunde bakar batean biltzeari uko egin diote herritarrek igandean egindako erreferendumean.
Galdeketan, ehuneko 25eko parte hartzea izan zen, emaitza ontzat emateko gutxieneko kopurua alegia. Baina proposamenak aurrera egin ahal izateko Haut Rhin eta Bas Rhin departamenduen onespena behar zuen, eta Haut Rhinen, ezezkoak irabazi du.
Haut Rhineko herritarren %37k bozkatu zuten atzoko galdeketan, eta botoen %55 jaso zuen ezezkoak. Bas Rhinen, berriz, baiezkoa nagusitu zen, botoen %65 jasota.
Hau izan da, hain zuzen, Frantziako hexagonoan, herritarrek galdeketa baten bidez beren lurraldearen egitura erabaki ahal izan duten lehen aldia.