Politika -
Alde zaharrean
Donostian, PSOEren eta PPren aurkako 'pintaden orgia' salatu du Gascok
Ernesto Gasco Donostiako alderdi sozialistaren bozeramaileak salatu duenez, alde zaharra pintadez josita dago.
Erredakzioa
Ernesto Gasco Donostiako alderdi sozialistaren bozeramaileak hirian "terroristak" deitzen dieten pintadak agertu direla salatu du. "Alde zaharrean, PSOEren, PPren eta Estatuaren aurkako pintaden orgia bat dago", esan du.
Ohar baten, pintadak Segiko kide izateagatik Auzitegi Gorenak zortzi gazteri sei urteko espetxe zigorra berretsi diela jakin ostean azaldu direla esan du.
Bildurentzat "ekintza horiek adierazpen askatasunaren eskubidea" direla kritikatu du. Ildo horretan, "berehala" ezabatzeko eskatu dio Udalari.
"Ezin dugu zigorgabetasun honekin jarraitu eta Udalak gainera ez ikusiarena egiten du. Ezin da onartu erakunde politiko batek nahi duenean hiriko kaleak, alde zaharrekoak bereziki, hondatzea", gaineratu du.
Berehala pintadak kentzea eta egileei isunak jartzea defendatu du.