Politika -

Auzitegi Nazionala

Barcenasi ez diola dirua zuritzen lagundu adierazi du Sanchisek

La Moraleja Argentinako enpresan Barcenas sekula bazkide izan ez duela erantsi du Alianza Popular alderdiko diruzain ohiak Pablo Ruz epailearen aurrean.

El extesorero de Alianza Popular (AP) Ángel Sanchís. EFE
El extesorero de Alianza Popular (AP) Ángel Sanchís. EFE
El extesorero de Alianza Popular (AP) Ángel Sanchís. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Barcenas bere ondorengoari dirua zuritzen lagundu ez diola esan du gaur Angel Sanchis Alianza Popular (AP) alderdiko diruazin ohiak Pablo Ruz Gurtel auziko epailearen aurrean. Bestalde, zitrikoak ekoizteko Argentinako lursailean senatari ohia bazkide izan ez duela adierazi du Sanchisek.

Sanchisek bere bi abokatuekin batera Auzitegi Nazionalaren egoitza taxian utzi du. La Moraleja Argentinako enpresan Barcenas sekula bazkide izan ez duela esan du Sanchisek kazetarien aurrean. Barcenasi Suitzako dirua zuritzen lagundu ote dion galdetu diote kazetariek, eta epaielaren aurrean "noski" ukatu duela erantzu du Sanchisek.

Horrela, La Moraleja enpresarekin Barcenasen lotura ukatu du Sanchisek. Barcenasek egindako 3 milioiko ekarpena mailegu bat bezala justifikatu du APko diruzain ohiak. Suitzako bankuak, aldiz, Barcenasek enpresa horretan partaidetza duela ziurtatu zuen.

Alianza Popular alderdiko diruzain ohiaren galdeketak bi orduko iraupena izan du. Barcenasek Suitzan zuen kontu batetik hiru milioi euroko ekarpena egin zioten Brixco sozietateari, baina hura mailegu bat izan zela argudiatu du Sanchisek epailearen aurrean. Brixcok zitrikoak saltzen ditu, besteak beste, La Moraleja lursailekoak.

Sanchis dirua zuritzeagatik inputatu dute. Barcenasen fondoak kudeatzen zituen kudeatzailearekin hitz egiteko bi aldiz joan zen Suitzara Sanchis, 2009ko otsailean eta martxoan, Gurtel auzia argitaratu eta berehala. Operazioa PPko altxorzain ohiaren dirua ezkutatzeko erabili zutela uste dute ikertzaileek, iturri juridikoek jakinarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea