Politika -
Gertakaria
Hainbat edukiontzi erre dituzte Basaurin eta Getxon
Gainera, Basaurin Banco Sabadell eta Bankinter finantza erakundeetako bulegoak harrikatu dituzte Lehendakari Agirre eta Nagusia kaleetan. Ez da atxiloketarik izan.
Erredakzioa
Ostiral honetan hainbat edukiontzi erre dituzte Basaurin eta Getxon, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Basaurin, kaputxadun talde batek edukiontziak gurutzatu eta erre ditu Basaurin. Era berean, kaputxadunek Banco Sabadell eta Bankinter finantza erakundeetako bulegoak harrikatu dituzte Lehendakari Agirre eta Nagusia kaleetan.
Antza denez, 21:40 aldera izan da gertaera. Suhiltzaileak berehala bertaratu dira tokira eta sua itzali dute. Halaber, edukiontziak bere lekuan jarri dituzte suhiltzaileek, zirkulazioa ez oztopatzeko. Ez da zauriturik izan, ezta atxiloketarik ere.
Geroago, 23:25 inguruan, ezezagunek edukiontzi bat erre dute Getxoko Arrigunaga hondartzatik gertu. Suhiltzaileak bertaratu dira gertaeraren tokira eta sua itzali dute. Bestalde, Ertzaintzak ez du inor atxilotu.