Itxi

2013/04/18

13:56

Politika

Atxiloketak galarazi dituzte

500 pertsonak zortzi gazte donostiar atxilotzea galarazi dute

Erredakzioa

Aske Gunean gaua igaro duten gazteek bi alditan saihestu dute zortzi kondenatuak atxilotzea.

  • 500 gazte inguruk gaua igaro dute auzipetuak babesteko. Argazkia: @AskeGunea.

    500 gazte inguruk gaua igaro dute auzipetuak babesteko. Argazkia: @AskeGunea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ertzaintza bi alditan joan da bart Donostiako Boulevard Zumardira, Auzitegi Gorenak kondenatutako zortzi gazteak atxilotzera. Hala ere, bertan bilduta zeuden 500 lagunek erakutsitako erresistentzia ikusita, Polizia autonomikoa inor atxilotu gabe joan da bertatik.

00:00ak aldera, Ertzaintzako hainbat furgoneta Donostiako Boulevard Zumardira joan dira Segiko kide izateagatik 6 urteko kartzela-zigorra jaso duten 8 gazteak atxilotzera. Sirenak entzutean, bertan zegoen jendea gazte donostiar horien inguruan eseri da, horiek babesteko asmoz.

Aske Gunean eraikitako "herri harresia" ikusita, agenteak inor atxilotu gabe joan dira bertatik.

04:00etan itzuli egin dira ertzainak, baina erantzun bera jaso dute.

13:00etan manifestazioa egingo dute Artzai Onaren Plazatik abiatuta.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;