Politika -

'Aske gunea' Donostian

Zigortutako gazteei babesa eskaintzen jarraitzen dute ehunka lagunek

Kondenatutako zortzi lagunetatik sei daude Donostiako 'Aske Gunean', eta, bertan bildutakoek babesa eta elkartasuna adierazten jarraitzen dute.

Zigortutako gazteei babesa eskaintzen jarraitzen dute ehunka lagunek
Zigortutako gazteei babesa eskaintzen jarraitzen dute ehunka lagunek
Gora doa 'Aske Gunea'n bildutako lagunen kopurua

0:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsona bildu dira ostegun honetan ere Donostiako Boulevardean, Auzitegi Gorenak zigortutako zortzi gazteei elkartasuna adierazteko. Segiko kide izatea egotzita, seina urteko kartzela-zigorra jaso dute gazteek.

Joan den asteartean gazteak atxilotzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak, eta, ordutik, hainbat lagun bildu dira Donostian, 'Aske Gunean'.

Elkarretaratze espazioa iraunkor egin dute, eta 24 orduz daude han. Zigortutako zortzi gazteetatik sei daude bertan, eta beste biak ez daude uneoro, arrazoi pertsonalengatik.

Hainbat ekitaldi eta protesta jardueraz gain, atxiloketei egiteko protokoloa antolatu dute.

Hala, erresistentzia pasiboa egingo dute Ertzaintzak gazteak atxilotu ditzan ekiditeko, manifestariek adierazi dutenez.

Artzain Onaren plazatik manifestazioa egiteko asmoa zuten gaur, baina azkenean bertan behera utzi dute, ekitaldi guztiak Boulevardean biltzeko.

Birritan bertaratu zen bart Ertzaintza

'Aske Gune'ko antolatzaileek zabaldutako irudiek erakusten dutenez, birritan bertaratu zen bart Ertzaintza Boulevarderra, baina ez zuen esku hartu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du horren inguruko azalpenik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea