Politika -

Primarioak

Madina: 'Primarioak iritsitakoan ikusiko da dena'

Bestalde, Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiak ez du adierazpenik egin nahi izan PSOEren buruzagi izateko hautagai izango ote den galdetuta: "Esan dut esateko nuen guztia".

Eduardo Madina ETBko elkarrizketa batean.
Eduardo Madina ETBko elkarrizketa batean.
Rubalcabak, Madinak eta Lopezek topo egin dute PSOEren Exekutiba Federalean

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Madina PSOEk Kongresuan duen idazkari orokorrak ez du Moncloan egoteko hautagaia aukeratzeko alderdiko primarioetara aurkeztea baztertu eta egun, oraindik ez dutela prozesua deitu esan du. "Iritsitakoan, ikusiko dugu", adierazi du.

PSOEren Exekutiba Federalaren bilerara sartu baino lehen komunikabideei esandakoaren arabera, "PSOE alderdi demokratikoa da, eta badu idazkari orokorra: Alfredo Perez Rubalcaba". Hori dela eta, epeei errespetua azaldu behar zaiela esan du eta "egun, ez dago primarioetarako deialdirik", gaineratu du.

"Primarioak deitutakoan ikusiko da dena", zehaztu du.

Bestalde, Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiak ez du adierazpenik egin nahi izan PSOEren buruzagi izateko hautagai izango ote den galdetuta: "Esan dut esateko nuen guztia".

Horixe adierazi du aurreko lehendakariak Ferraz kaleko egoitzara exkutiba federalaren bilerara iritsi denean. Izan ere, Lopezek buruzagi berria nor izango den berehala argitzeko eskatu izan du egunotan eta ukatu egin du "inoren hautagaia" dela, nahiz eta hedabide askotan Rubalcabaren lekukoa hartzeko prestatzen ari dela argitaratu den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea