Politika -

Gaur amaituko da bidaia

Lehendakaria Van Rompuyrekin bilduko da gaur Bruselan

Gaur amaituko da bi egunetako egonaldia. Bere gobernu programaz, Euskadiko ekonomiaz eta bakegintzaz hitz egin du Urkulluk Bruselan.

El lehendakari Iñigo Urkullu, en Bruselas. Foto: EFE
El lehendakari Iñigo Urkullu, en Bruselas. Foto: EFE
Urkullu Van Rompuyrekin bilduko da gaur, Bruselan

1:44

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidentearekin bilduko da asteazken honetan Bruselan.

Bilera goizean izango da, batzarraren ostean hedabideen aurrean agerraldia egingo du Urkulluk.

Lehendakariaren Bruselarako bidaia Van Rompuyrekin egingo duen bilerarekin amaituko da.

Azken bi egun hauetan Iñigo Urkulluk Europako erakundeetako ordezkari nagusiekin hainbat bilera egin ditu Bruselan.

Batzar horietan, alegia, bere gobernu programaren eta Euskadiko ekonomia, gizarte eta politikaren berri eman du. Gainera, Eusko Jaurlaritzak ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko dituen planak azalduko ditu.

Asteartean, Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko (EB) presidentearekin, Joaquin Almunia presidenteorde eta Lehiaren Europako komisarioarekin eta Cecilia Malmstron Barne Gaietarako komisarioarekin bildu zen.

Durao Barrosori Espainiaren eta Euskadiren defizit muga "erlaxatzeko" eskatu zion Urkulluk, inbertsiorako eta hazkunde ekonomikorako tartea izateko.

Cecilia Malmström Barne Arazoetako Europako komisarioari, berriz, abian den bake-prozesuak "atzera bueltarik ez" duela ziur dagoela adierazi zion lehendakariak. Halaber, bakea eta euskaldunon etorkizuna "oinarri sendoen gainean" eraiki behar direla gaineratu zuen

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea