Politika -

Frantziako Justizia ministroa

Taubira: 'Presoek senitartekoekin hiltzeko aukera izan behar dute'

Espagnac Iparraldeko senatariak presoen hurbilketaz galdetu dio Justizia ministroari. Taubirak esan duenez, zigorrak bertan behera uzteko prozesura erraztu nahi dute osasun arrazoiak tartean direnean.

Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroa. EFE
Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroa
Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frédérique Espagnac alderdi sozialistako Iparraldeko senatariak presoen hurbilketaren inguruko galdera helarazi dio Christiane Taubira Frantziako Justizia ministroari, 2009ko Espetxe Legearen inguruan Senatuan egin duten eztabaidan.

"Euskal Herrian indarkeria garai bat bizi izan dugu. Baretzea erabatekoa izan dadin, ona litzateke euskal presoak beren familiengandik gertuago egotea. Are esanguratsuagoa da gaia, preso horietako bat berriki Parisen hil ondoren. Gaia musu baketsuan konpondu behar da, gure Errepublikaren oinarrizko printzipioetan oinarrituta'', esan du Espagnac senatariak bere hitzaldian.

Erantzunen tartean, Justizia ministroak ez dio presoen hurbilketaren inguruko galderari erantzun; baina, osasun arrazoiak tartean direnean zigorrak bertan behera uzteko prozesura erraztu nahi dutela adierazi du geroago.

"Prozesua luzea eta konplexua da. Oraindik ere presoak hiltzen dira kartzeletan, eta presoek senitartekoekin hiltzeko aukera izan behar dute'', esan du ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea