Politika -
Atxilotzeko agindua
Italiak Lander Fernandez Arrinda ETAko ustezko kidea espainiaratu du
Lehenengo aldia da Italiak estraditatzeko ebazpen bat aplikatzen duela. Arratsaldeko lehenengo orduan Madrilerako hegaldi bat hartu du.
Erredakzioa
Lander Fernandez Arrinda ETAko ustezko kidea, 2012ko ekainaren 13an Roman atxilotutakoa -terrorismo delituak eta kalteak egitea leporatuta egindako atxilotzeko agindu batean oinarrituta- gaur, larunbata, espainiaratu dute, EFEk, epaitegietako iturriak apitatuta zabaldu duenez.
Italiako Polizia Fernandez Arruindaren etxebizitzara joan da goizean eta Genova kaleko Polizia-etxera eraman eta bertan hainbat orduz izan dute, lekukoek EFEri azaldu diotenaren arabera.
Arratsaldeko lehenengo orduetan, Fernandez Arrinda Romako Ciampino aireportura eraman eta Madrilerako hegazkin batean sartu dute, aipatutako iturrien esanetan.
Apirilaren 16an Italiako Auzitegi Gorenak Fernandez Arrinda espainiaratzea onartu zuen, Italiako epaile batek Gobernu espainiarraren eskaera onartu eta gero, EFEk zehaztu duenez.
Gainera, Gorenak epaiketaren gastuak ordaintzera zigortu zuen ETAko ustezko kidea, ganeratu dute. "Lehenengo aldia da Italiak Italiak estraditatzeko ebazpen bat aplikatzen duela, delitua atxilotzeko agindua baino lehen egin zelako".