Politika -

Aldarrikapena

Lurralde Elkargoa aurkeztu dute Baionan

Inoizko batasunik handiena dela oraingoa azpimarratu du Pantxoa Benboar Merkataritza eta Industria Ganberako arduradunak.

Bilera Baionan. Argazkia: EITB
Bilera Baionan.
Ehunka lagun elkartu dira Baionan lurralde elkargo berezia eskatzeko

1:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baionan, Ipar Euskal Herriko Lurralde Elkargoa aurkeztu dute gaur arratsaldean Baionako Unibertsitatean egin duten batzarrean. 500 gizarte-eragile inguruk hartu dute parte bertan.

Elkargoaren aldeko lanak abiatu dituen Koordinazio taldean dira, besteak beste, Hautetsien eta Garapen kontseilua, Parisen diren hautetsiak, Batera plataforma, eta Merkataritza eta Industria Ganbera.

Azken horretako arduradunak, Pantxoa Benboarrek, azpimarratu duenez, "inoiz ez da horrelako batasunik egon", eta "adostasun historikoa" dela aipatu du.

Deszentralizazio legea eztabaidatzen hasi direnean, "Euskal Herriak eskatzen duen lurralde elkargoa legean sartzeko" eskatu diote Frantziako Gobernuari.

Gizarte, politika, ekonomia eta kultura arloan ari diren pentsamendu ezberdinetako 500 eragile eta instituzioetako hautetsi ados jarri dira, eta Baionan irudikatu dute batasun hori.

Ipar Euskal Herriak bere egitura izatea eskatu diote Pariseko Gobernuari. Zortzi ardatzetan banatuta lan egingo luke, bere hautetsiekin eta Aurrekontuarekin.

Ekainaren 1erako elkarretaratzea deitu dute Baionako kaleetan. Eragileen artean lortu den adostasunak gizartearen babesa ere baduela erakutsi nahi dute manifestazio horrekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea