Politika -

Nafarroako Parlamentua

Barcinak ez du PSNren babesa lortu Nafarroari egonkortasuna emateko

Sozialistak eta UPN ados daude enplegua sortzea premiazkoa dela, baina PSNren hitzetan ''agortuta'' dago arretik UPNrekin egindako akordioa.

Jimenez eta Barcina, bilera hasi aurretik. Argazkia: EiTB
Jimenez eta Barcina, bilera hasi aurretik.
PSNk Barcinaren dimisioa eskatu eta aro berria iragarri du

1:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Akordiorik gabe bukatu da UPNren eta PSNren arteko bilera. Bi alderdiek bat egin dute enplegua sortzea eta Nafarroako ekonomia suspertzea ''premiazkoak'' direla, baina sozialistentzat ''aldebikotasun garaia'' eta UPNrekin aurretik egindako itunaren denbora ''agortuta'' daude. Sozialistek, gainera, Barcinaren dimisioa eskatu dute berriz ere.

Bi alderdiak Nafarroako Parlamentuan bildu dira, krisiaren kontrako neurrietan akordioak lortzeko asmoz, PSNren abstentzioari esker Barcinak bere kontrako lehenengo zentsura-mozioari aurre egin ostean.

Bilera ''normaltasunez'' egin dute, ''zuzentasunez eta gizalegez'', sozialisten hitzetan. UPNren ustez, ''adeitasunez'' aritu dira, ''ohiko desadostasunekin''. Barcinak, halaber, ''aurrerapauso txikia'' ikusi duela esan du bileratik irtetean.

Bi alderdien buru nagusiak, Yolanda Barcina Nafarroako presidentea eta Roberto Jimenez Nafarroako sozialisten idazkari nagusia, izan dira ia bi orduz luzatu den hitzorduan.

UPNren aldetik, Barcina ez ezik, Oscar Arizcuren idazkari nagusia, Juan Luis Sanchez de Muniain Foru Gobernuko bozeramailea eta Carlos Garcia Adanero alderdiak Parlamentuan duen bozeramailea ere joan dira bilerara. PSNren kasuan, Jimenez bera,  Juan Jose Lizarbe parlamentaria, Roman Felones alderdiaren presidentea, Maria Chivite senataria eta Santos Cerdan Antolakuntza idazkaria joan dira.

Ia 40 neurri

UPNk ia 40 neurri aurkeztu ditu bilera horretan, sozialisten hitzetan ''zehaztasunik gabekoak''. Zehazki, ekonomia berpizteko eta enplegua sortzeko 16 neurri, zerbitzu publikoak bermatzeko 15 neurri eta administrazioan erreforma egiteko 6 neurri aurkeztu ditu UPNk.

PSNk, bestalde, enplegua eta ekonomia sustatzeko ''akordio handi'' baten alde egin du, eta Parlamentuan eratutako Enpleguaren Mahaira jotzea defendatu du

Aurreikuspenak

Barcinak bilera hasi baino lehen azaldu duenez, sozialistei "proposamenak" eramatea zuen asmoa, "Nafarroaren benetako arazoei aurre egiteko akordioa lortzen saiatzeko". Jimenezek, aldiz, UPNren proposamenak "entzun" egingo zituela aurreratu du, baina orain arte izandako jarrerari eutsita.

Barcinak PSN gobernu-akordiotik kanporatu zuenetik egin duten lehenengo bilera formala izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea