Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Donostia eta Bilboko udaletan eragingo du Konstituzionalaren ebazpenak

Kulturako eta Ogasuneko zinegotziei eragingo die Gipuzkoako hiriburuan; eta Andoni Aldekoa kontseilari ordezkariari, Bizkaikoan.

Bilboko udaletxea. Argazkia: Udane Errasti
Bilboko udaletxea.
Bilboko udaletxea. Argazkia: Udane Errasti

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak inkonstituzional jo zuen hirietako udaletan zinegotzi agiria ez duten pertsonak gobernu-batzordeko kide izendatzea, eta ebazpenak Donostiako bi zinegotziri eta Bilboko Udaleko kontseilari ordezkariari eragiten die.

Konstituzionalaren arabera, Konstituzioaren kontrakoa da Udal Gobernua Modernitzatzeko Neurrien Legea, "hiri handietako" udalei hauteskundeetan aukeratu ez dituzten pertsonak udal-gobernuko batzordean sartzeko aukera ematen duelako.

Donostian, ebazpenak Jabi Vitoria Ogasun zinegotziari eta Nerea Txapartegi Kulturakoari eragiten die.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak salatu du "Madrilek udalen autonomia urratzeko" beste saiakera bat dela Konstituzionalaren ebazpena. Hori horrela, udalei "lan egiten uzteko" eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Bilboko Udalari dagokionez, Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenak Andoni Aldekoa kontseilari ordezkari eta Iñaki Azkuna alkatearen ondokoari eragiten dio.

Aldekoak legegintzaldi honen hasieran hartu zuen kargua, 2033ko ekainean Alkatetzaren zuzendari eta Azkunaren azken hiru hauteskunde-kanpainen arduradun izan ostean.

Bi hirietako udaletatik jakinarazi dutenez, zerbitzu juridikoak martxan jarri dira ebazpena zehatz mehatz aztertzeko eta nola eragingo duen jakiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea