Politika -
Agiria
ETA: 'Aski da presoen bizitzarekin jolasteaz'
Sakabanaketak eta "salbuespen neurriek" "sufrimendua eragitea" eta "konponbide prozesua ibilbide gabe uztea" helburu dutela salatu du.
Erredakzioa
ETAk salatu egin du sakabanaketak eta "salbuespen neurriek" "sufrimendua eragitea" eta "konponbide prozesua ibilbide gabe uztea" helburu dutela. "Aski da euskal preso politikoen bizitza eta eskubideekin jolasteaz", nabarmendu du.
Angel Figueroa eta Xabier Lopez Peña, Thierry, presoen heriotzaren harira Gara egunkariari igorritako agiri batean, "presoek jasan beharreko sakabanaketa, isolamendu eta zigorren" erantzuleak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta François Hollande Frantziako Errepublikako estatuburua direla adierazi du ETAk.
Horren esanetan, "Estatuak eta Euskal Herriko zenbait eragile politiko aitzakiak asmatzen ari dira prozesuaren blokeoa errotzeko. Denek, bakoitzak bere diskurtsoarekin, egoera politikoan aldaketa esanguratsurik eman ez balitz bezala jokatzen dute, blokeoaren ardura ezker abertzalearen bizkar gainean jarri nahian".
Horren ildotik, presoen egoerari "konponbidea" emateko "konpromiso zehatzik" hartu ez izana egotzi dio EAJri.