Politika -
Kartzela politika
ETAren zatiketa arriskua saihesteko pausoak eskatu dizkio EAJk Rajoyri
Aitor Estebanek espetxe politikan pausoak emateko eta "zentzuz" jokatzeko eskatu dio Madrilgo Gobernuari.
Erredakzioa
Aitor Esteban EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak espetxe politikan "zentzuz" jokatzeko eta pausoak emateko eskatu dio Mariano Rajoyren Gobernuari, ETAn zatiketa baten arriskua saihesteko.
RNEn egindako elkarrizketa batean, Estebanek Euskal Herrian ezer gertatu ez balitz bezala jokatzeko modua alde batera uzteko eskatu dio Madrilgo Gobernuari eta "pausoak" emateko eta "aktiboago" izateko agindu dio, espetxe politikan batik bat, "ETAren arazoarekin behin betiko amaitzea lortzeko".
EAJren Kongresuko bozeramailearen iritziz, gai honetan "ezertxo ere ez egitea" ez da "abileziaz jokatzeko" modua.