Politika -

Auzitegi Nazionalaren agindua

Ertzaintzak Eider Zuriarrain atxilotu du Sondikan

ETAko kolaboratzailea izatea egotzita espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak. Zuriarrainen inguruko epaia iragan apirilean eman zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Eider Zuriarrain Mendiguren atxilotu du Sondikan, gaur arratsaldean, Poliziako iturriek jakitera eman dutenez. ETAko kolaboratzailea izatea egotzi eta zigortu zuten. Horrela, espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak.

Atxiloketa 17:00ak aldera egin dute, Eider Zurriarrain lanetik atera denean, Sondikako eskola batetik atera denean.

33 urteko Zuriarrain Bilbokoa da eta Frantziara ihes egin zuen 2010eko otsailean, Poliziak Ibai Beobide harrapatu ostean. Guardia Zibila atxilotzera joan zen orduan, baina Zuriarrainek ihes egin zuen. Atxilotuak Beobide ezkutatzen eta muga zeharkatzen lagundu zuela uste dute segurtasun indarrek.

2011ko otsailaren 10ean Frantziako Poliziak atxilotu zuen Urruñan; izan ere, bere kontrako euro agindua zuen. 2011ko martxoan estradizioa eman zuten Frantziako agintariek.

Erakunde terroristako kolaboratzailea izateagatik zazpi urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak iragan apirilean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea