Politika -

Negoziazioak

EAJk 'erantzukizuna' eskatu dio oposizioari akordioak hitzartzeko

Xavier Agirre Arabako EAJren presidentea itxaropentsu azaldu da bihartik aurrera gainerako alderdi politikoekin Urkulluk abiatuko duen bilera-sortaren aurrean.

Xavier Agirre Arabako EAJren presidentea. Argazkia: EITB
Xavier Agirre Arabako EAJren presidentea. Argazkia: EITB
Xavier Agirre Arabako EAJren presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xavier Agirre Arabako EAJren presidenteak "erantzukizuna" eskatu die oposizioko alderdiei krisi ekonomikoaren aurka hainbat akordio lotu ahal izateko. Izan ere, bihartik aurrera Iñigo Urkullu lehendakariak gainerako alderdi politikoekin bilera-sorta abiatuko du. Batzar horien aurrean, itxaropentsu azaldu da Agirre.

Frankismoan hildako Luis Alava Sautu jeltzalearen omenez EAJk egindako ekitaldian parte hartu du gaur Arabako EAJren presidenteak, eta komunikabideren aurrean adierazpen horiek egin ditu.

Aurtengo aurrekontuak onartzeko oposizioak emandako ezetza "EAJk aitortu duen porrot parlamentarioa da". "EAJri zaputzaldia eman diote, baina ezin diogu herrialdeari ere zaputzaldiak ematea", ohartarazi du Agirrek. Hori dela eta, "erantzukizuna" eskatu dio oposizioari, "herrialdearen mesederako akordioa lotu ahal izateko".

Halaber, Agirrek esan duenez, EAJren eta PSE-EEren, eta PSEren eta PPren arteko harremanak "ez ari dira une goxoenak bizitzen", baina "hobetze ahalegina" aldarrikatu du. Ondorioz, "gorroto zaharrak alde batera" uzteko deia egin du krisi ekonomikoaren ondorioak ekiditen saiatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea