Politika -

Sei atxiloketa, Frantzian

ETAren logistika-nukleoa desegin dutela esan du Fernandez Diazek

Barne ministroak Guardia Zibila zoriondu du. ETAko ustezko sei kide atxilotu dituzte Frantzian.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne ministroak txalotu egin du Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak ETAren hornikuntza taldeko ustezko sei kide atxilotzeko gauzatutako "operazio bikaina".

Gaurko atxiloketei esker, ETAren “logistika-nukleoa” desegitea lortu dutela nabarmendu du Barne ministroak. Horren hitzetan, atxilotuek zuloak kudeatu eta autoak lapurtu egiten zituzten.

Hori horrela, ministroak Guardia Zibila zoriondu du, Institutu Armatuak Gaztela-Mantxan duen buru berriaren kargu hartze ekitaldian.

Horren esanetan, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin eta Juan Carlos I.a erregearekin hitz egin du, eta horiek ere zoriondu egin nahi izan dute Guardia Zibila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea