Politika -

Gasteizen

Gobernuaren Ordezkaritzan kateatzeagatik atxilotutako gazteak, aske

Bi gazteak ostiral honetan atxilotu zituzten, "desordena publikoa" eta "poliziei eraso egitea" leporatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan Gobernuaren Ordekazkaritzako egoitzan kateatzeagatik, Gasteizen, Ertzaintzak atxilotutako bi gazteak aske utzi ditu larunbat honetan epaileak, Segurtasun Sailak aditzera eman duenez. Hala ere, epailearen aurrean azaltzeko betebeharra izango dute.

Ertzaintzak 29 eta 32 urteko bi gazte atxilotu zuen ostiral arratsaldean, "desordena publikoa" eta "poliziei eraso egitea", hurrenez hurren, leporatuta.

Bi atxilotuak Gasteizko Gobernuaren Ordezkaritzari kateatu egin ziren beste gazte batzuekin batera. 60 bat lagunek elkarretaratzea egin zuten Ordezkaritzaren aurrean ETAko presoak hurbiltzea eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea