Politika -

Madrilen

Frankismoko krimenen aurkako borroka koordinatzeko bat egin dute

Argentinako kereilaren aldeko Espainiako elkarteen topaketa egin dute frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako borroka koordinatzeko.

Frankismoaren biktimek urteak daramatzate memoria historiakoaren inguruko azalpenak eskatzen.
Frankismoaren biktimek urteak daramatzate memoria historiakoaren inguruko azalpenak eskatzen.
Frankismoaren biktimek urteak daramatzate memoria historiakoaren inguruko azalpenak eskatzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argentinako kereilaren alde dauden Espainiako Estatuko elkarte guztien topaketa egin dute Madrilen eta bertan, memoria historiakoaren inguruko azalpenak eskatu dituzte, baita Frankismoan errepresaliak jasan zituztenen eta haur lapurtuen auziak argitzeko ere.

Topaketan kereila jarri zuen lehen laguna egon da, Dario Rivas argentinarra, eta borroka bere aitaren hilketarengatik hasi zuela esan du; 1936an hil zuten falangistek.

Maiatzaren 9an frankismoko biktimek bideokonferentzia bidez egin behar zituzten deklarazioak bertan behera utzi zituzten Espainiako Atzerri Ministerioak eskatuta. Honek bi herrialdeen arteko ituna bete ez zela argudiatuz hartu zuen erabakia eta ildo horretan, Rivasek salatu du ez dela "arraroa", "Espainiako Gobernuak Francoren aginduen baitan funtzionatzen jarraitzen duelako".

Ana Messuti abokatuak ere parte hartu du topaketan. Kereila hauek guztiak bideratzen dituen abokatuak esan duenez, "zailtasun guztien gainetik indarrak hartu dituzte, azken gertaera horiekin Garcia Margallo ministroaren agerraldia eskatuz diputatu askoren babesa jaso dugulako".

Azkenik, Espainiako Gobernuaren esku-hartzea "onartezina" dela esan du eta auziaren garrantzia agerian geratu dela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea