Politika -

Kongresuan

Guardia Zibilei test psikologikoa egingo dieten galdetu du Amaiurrek

Halaber, Guardia Zibilak Santurtzin duen egoitzan agenteei ardoa saltzeko "ardandegia" jarri ote duten argitzeko eskatu dio Barne Ministerioari.

Guardia Zibila. Argazkia: eitbcom
Guardia Zibila.
Guardia Zibila. Argazkia: eitbcom

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn eta Nafarroan lanean ari diren Guardia Zibilaren buruei test psikologikoak egingo dizkieten eta "armak eramateko gaitasuna ote duten" galdetu dio Jon Iñarritu Amaiurrek Bizkaitik duen diputatuak Barne Ministerioari.

Kongresuan erregistratu du Iñarrituk galdera; izan ere, maiatzaren 9an, Bilbon, UGC Guardia Zibilen sindikatuak zalantzan jarri zuen Bizkaian dauden Guardia Zibilaren buruen gaitasuna euren lana ongi burutzeko, bertan lanean dauden agenteen hutsegiteak areagotu ostean.

Amaiurren diputatuak irregulartasun hauen berri duten ala ez galdetu dio Barne Ministerioari, eta neurriren bat hartzea aurreikusten oten duten.

Bestalde, EAEn eta Nafarroan dauden Guardia Zibilaren "kide" guztiek "armak eramateko gaitasuna" duten ala ez zehazteko eskatu du.

Azkenik, Guardia Zibilen sindikatuak esan zuen bezala, Santurtzin duten egoitzan agenteei ardoa saltzeko "ardandegia" jarri ote duten argitzeko eskatu dio Iñarrituk Barne Ministerioari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea