Politika -
CAN-eko dietak
Miguel Sanzen emazteak eta alabak UPN utzi dute, babes faltagatik
Noticias Taldeak argitaratutako informazioaren arabera, Miguel Sanzek CANen dieten auzian alderdiaren babesik ez duela jaso uste dutelako utzi dute alderdia.
Erredakzioa
Villar Lopez eta Maria Sanz Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko eta UPNko presidente ohiaren emazteak eta alabak Union del Pueblo Navarro uztea erabaki dute, CANen dieten auzian Miguel Sanzek alderdiaren babesik ez duela jaso iritzita, Noticias de Navarra egunkariak gaur argitara eman duenez.
Aipatu iturriaren arabera, baja eman dute alderdian, Miguel Sanz buru duen Corellako (Nafarroa) udal-batzordearen bitartez.
Orain, UPNko kideak zain daude ea Miguel Sanzek zer erabakiko duen; izan ere, emaztearen eta alabaren irizpidea jarraitu eta alderdia utz dezake. Alderdiaren egoera are gehiago okertuko horrek, Nafarroako Kutxan jasotako dietengatik nahiko egoera txarrean baitago.