Politika -

Agurra

Juan Carlos Alduntzinek politika utzi du

Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren kabineteko burua izan da azken urtean.

Juan Karlos Alduntzin.
Juan Karlos Alduntzin.
Juan Karlos Alduntzin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Hogeita bi urteren ondoren amaitu da", idatzi du Juan Carlos Alduntzinek Berrian eta Garan argitaratu den agur eskutitzean.

"Hasierako konpromisoa, bi urtekoa zen arren, foru gobernuak daukan indarrak eta planteatuta dauzkan erronkek aurrera jarraitzera animatzen ninduten, baina familiaren behar batek indartu du erabakia momentu honetan hartu behar izatea", azaldu du.

Juan Carlos Alduntzin Juanena Pasaiako zinegotzi izan zen 1991tik 1999ra eta bertako alkate, 1999 eta 2003 artean.

Udalbiltzako sustatzaileetako bat ere izan zen. Azken urteetan, ordea, Gipuzkoako Aldundian aritu da.

2011ko udal eta foru hauteskundeetako emaitzek Gipuzkoako Aldundia eman zioten Bilduri, eta Martin Garitanok Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamen­tuko foru diputatu izendatu zuen.

Urtebete beranduago, ordea, EAJk, PSE-EEk eta PPk bat eginda Batzar Nagusietan duten gehiengoaz baliatuta, Alduntzin kargutik kendu zuten. Alduntzinek hondakinen kudeaketan hartutako erabakiak aurreko legegintzaldian hartutakoen kontra zihoazela izan zen kargutik kentzeko argudiatu zuen arrazoia.

Alduntzin "haserre" agertu zen zentsura mozioa jasan izanagatik, Gipuzkoako historia lehena, eta hunkituta amaitu zuen bere hitzaldia, malkoei ezin eutsita.

Gipuzkoako Aldundiak orduan Martin Garitano ahaldun nagusiaren kabinete-buru izendatu zuen Juan Carlos Alduntzin.

Lantaldea goraipatuz agurtu da eta 22 urte eta gero politika aktiboa utziko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea