Politika -

Damututako ETA-ko presoa

Valentin Lasarteri sei eguneko beste kartzela-baimen bat eman dio ANk

Auzitegi Nazionaleko Espetxe-zaintzako epaileak damututako ETAko presoari bigarren kartzela-baimena ematea erabaki du, nahiz eta Langraiz Okako espetxearen Zigor Batzordea kontra agertu.

Valentin Lasarte damututako ETAko presoa. Argazkia: EiTB
Valentin Lasarte damututako ETAko presoa. Argazkia: EiTB
Valentin Lasarte damututako ETAko presoa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Espetxe-zaintzako epaileak Valentin Lasarteri, damututako ETAko presoari, bigarren kartzela-baimena ematea erabaki du, nahiz eta Langraiz Okako (Araba) espetxearen Zigor Batzordea kontra agertu. Oraingo hontan baimena sei egunekoa izango da.

Espetxeetako iturriek bigarren kartzela-baimenaren berri eman dute. Maiatzaren 7an hiru eguneko kartzela-baimena eman zioten Lasarteri.

Aurreneko baimena Euskaditik kanpo, "familiaren etxean", betetzeko konpromisoarekin eman zion Auzitegi Nazionalak, damututako presoa delako eta 30 urteko espetxe-zigorraren erdia baino gehiago bete duelako.

Jose Luis Castro epaileak iritziz aldatu du; izan ere, iragan otsailean kontrako erabakia hartu zuen espetxeko eta Barne Ministerioko irizpideak jarraituta.

Lasarteren bilakaera "positiboa da, baina zigorraren zenbatekoak baimenak lortzeko baldintza legalak urruntzen ditu. Ondorioz, kartzela-baimena eskatzeko goiz da oraindik", argudiatu zuen orduan epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea