Politika -

Noos auzia

Castrok Camps eta Barbera ikertzeko eskatu dio Valentziako Auzitegiari

Epaileak autoa kaleratu du, Valentziako presidente ohiak eta hiriburuko egungo alkateak hainbat ekitaldi antolatzeko Noos Institutuarekin izan zituzten hartu-emanak azter ditzala eskatzeko.

Rita Barbera, Valentziako alkatea. Argazkia: Efe
Rita Barbera, Valentziako alkatea.
Rita Barbera, Valentziako alkatea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Castro epaileak, Noos auzia ikertzen ari den epaileak, autoa kaleratu du, Valentziako Auzitegi Nagusiak Francisco Camps Valentziako presidente ohiak eta Rita Barbera hiriburuko egungo alkateak hainbat ekitaldi antolatzeko Noos Institutuarekin izan zituzten hartu-emanak azter ditzala eskatzeko.

Castrok autoan azaldu duenez, Noos Institutuaren bitartez antolatu zituzten Valencia Summit eta Europako Jokoak, eta "ardura penalik ote dagoen" argitu nahi du, baina biak aforatuak direnez, Valentziako Auzitegiaren esku utzi du auziaren zati hori.

Auzipetutako batzuk Campsen eta Barberaren izenak aipatu dituzte ekitaldi horien azken arduradun gisa. Ekitaldiak Iñaki Urdangarinek eta Diego Torresek zuzentzen zuten Noos Institutuak antolatu zituen, eta Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak diru-publikoaren bidegabeko erabilera egozten dio.

Noos auziaren instruktoreak ez du izapiderik abiatuko bi agintarien kontra Valentziako Auzitegiak erabakiren bat hartu arte; izan ere, forupekoak dira, eta Valentziako Auzitegiarena da haiek auzipetzeko eskumena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea