Politika -

Ondarroako atentatua

Iparraguirreri eta Badiolari 299 urteko kartzela-zigorra ezarri diete

Erasoan bonba-auto batek kalte handiak eragin zituen 2008an, Ondarroako polizia-etxean, eta 13 ertzain eta bost zibil zauritu zituen.

Ibon Iparraguirre eta Asier Badiola ETAko kideak epaiketan. EFE
Ibon Iparraguirre eta Asier Badiola ETAko kideak epaiketan. EFE
Ibon Iparraguirre eta Asier Badiola ETAko kideak epaiketan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 299 urteko espetxe-zigorra ezarri die Ibon Iparraguirre eta Asier Badiola ETAko kideei. Ondarroan (Bizkaia), Ertzaintzaren polizia-etxearen aurka bonba-auto bat jarri zutela frogatutzat jo du Auzitegiak. 2008ko atentatuak kalte handiak eragin zituen, eta 13 ertzain eta bost zibil zauritu zituen.

ETAko bi kideei 221 urteko kartzela-zigorra ezarri die Auzitegi Nazionalak 13 ertzainak hiltzen saiatu izanagatik, beste 60 urte zibilak hiltzen saiatzeagatik eta 18 urte txikizio terroristengatik; izan ere, lehergailuak 85 ibilgailuri eta 425 etxebizitzari kalteak eragin zizkien.

Era berean, ertzainei kalte-ordainak ematera eta kalteak ordaintzera zigortu dituzte. Konkretuki, 25.000-272.000 euroko kalte-ordainak ertzainei, eta 6.000-50.000 eurokoak zibilei.

Gertakariak 2008ko irailaren 21ean jazo ziren. Epaiaren arabera, ETAko bi kideek Ertzaintzaren Ondarroako polizia-etxeari eraso egiteko agindua jaso eta bonba-autoa herrira arte gidatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea