Politika -

Publio Cordon auzia

Guardia Zibilak GRAPOren zulo bat aurkitu du Frantzian

Publio Cordon industrialari zaragozarraren bahiketa eta desagerpena argitzeko abiatutako ikerketaren harira egin dute aurkikuntza.

Publio Cordonen bahiketagatik atxilotutako GRAPOko ustezko hiru kide. Argazkia: EITB.
Publio Cordonen bahiketagatik atxilotutako GRAPOko ustezko hiru kide. Argazkia: EITB.
Publio Cordonen bahiketagatik atxilotutako GRAPOko ustezko hiru kide. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak zulo bat aurkitu du Paris (Frantzia) iparraldeko tren-geltoki baten inguruko baso batean. Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 3. Epaitegi Zentralak zuzendu du operazioa, Frantziako Barne Inteligentzia Zentroko Zuzendaritzarekin elkarlanean, GRAPOk Publio Cordon industrialari zaragozarraren bahiketa eta desagerpena argitzeko abiatutako ikerketaren harira.

Zuloan armak eta lehergaia gordetzen zituzten eta hermetikoki itxita zeuden plastikozko bi bidoi aurkitu dituzte, Barne Ministerioak jakinarazi duenez.

Infante operazioan Publio Cordonen bahiketa eta desagerpena ikertzen ari dira, eta, operazio horren baitan, talde armatu horretako kideek erabilitako bi etxe ere aurkitu dituzte.

El Periodico de Catalunya egunkariak zabaldu duenez, Javier Gomez Bermudez Auzitegi Nazionaleko epaileak enpresari zaragozarra bilatzeari ekin zion. Hala, oraingoan Guardia Zibilak Fernando Silva Sande kasu horren harian kondenatu zuten GRAPOko presoaren laguntza izan du.

1995ean bahituta

GRAPOk Publio Cordon Munilla Previasa aseguru-etxearen eta Quiron Ospitale Taldearen fundatzailea bahitu zuen 1995eko ekainaren 27an Zaragozan, etxearen inguruan korrikan ari zela.

Bahiketa gertatu eta hilabete eta erdira, Cordonen familiak 400 milioi pezetako erreskatea ordaindu zuen Parisen, baina Publio ez zen agertu, eta horrek bere egonlekuaren inguruko hipotesi ugari eragin zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea