Politika -
Antolamendu poloa
Espagnacen zuzenketa 'gatazkatsua' onartu du Frantziako Senatuak
Ipar Euskal Herriko hamar herri elkargoak biltzea proposatzen du zuzenketak. Espagnacen hitzetan, eskualdeak eta departamenduak bat egin dezakete "Ipar Euska Herriaren antolaketa" poloaren baitan.
Erredakzioa
Frederique Espagnac senatari sozialistak Ipar Euskal Herrirako Antolamendu eta koordinazio polo bat galdetzeko ezarri zuen zuzenketa gaur arratsaldean onartu du Frantziako Senatuak.
"Antolamendu eta kooperazio poloan" Ipar Euskal Herriko hamar herri elkargoak biltzea proposatzen du zuzenketak. Horretaz gain, gaur egungo Pays Pays Basqueren baitan diren Hautetsien Kontseilua eta Garapen Kontseilua ere egongo lirateke barnean.
Espagnacen hitzetan, eskualdeak eta departamenduak bat egin dezakete "Ipar Euska Herriaren antolaketa eta elkarlan" poloaren baitan.
Egitura onartuko balitz arlo ezberdinetan izango luke eragina: antolaketa arloan etxebizitza arazoak gainditu eta ingurumena zaintzeko; tokiko garapena bermatzea, ekonomia, nekazaritza eta turismo arloetan bereziki.
Aldi berean euskal kulturaren eta euskararen garapena ere bermatzea du xede.
Atzo Baterak argi utzi zuen ez zuela bat egiten Espagnacen ekinbidearekin: "Ez dugu bat egiten Espagnacen ekinbidearekin, ez funtsaren aldetik, ezta formaren aldetik ere".