Politika -
Auzitegi Nazionalak
Ernaiko bozeramailea inputatu dute, terrorismoaren goratzea egotzita
Irati Sienrari terrorismoaren goraipamena egitea leporatu dio Auzitegi Nazionalak, Gazte Danbadako ekitaldi batean Xabier Lopez Peña 'Thierry'ren heriotzaren inguruan esandakoagatik.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak Irati Sienra Ernaiko bozeramailea inputatu du, Gazte Danbadako ekitaldi batean Xabier Lopez Peña 'Thierry'ren heriotzaren inguruan esandakoagatik.
Auzitegi horrek terrorismoaren goraipamena leporatu dio Sienrari, topatu.info webguneak jakitera eman duenez.
Halaber, 'Thierry'ren heriotza salatzeko Ernaik zabaldutako irudiengatik gazte antolakunde horren webgunearen itxiera agindu zuten maiatzean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea