Politika -

Astelehenean

Euskadiren aldeko ituna eskainiko dio Quirogak Urkulluri

PPko buruzagiak eta lehendakariak bilera egingo dute bihar Lehendakaritzan. Ezadostasunak albo batera uzteko eta adostasunak dituzten gaietan sakontzeko eskatu dio popularrak jeltzaleari.

Arantza Quirogak aktualitateaz hitz egin du Donostian. Argazkia: EFE
Arantza Quirogak aktualitateaz hitz egin du Donostian.
Arantza Quirogak aktualitateaz hitz egin du Donostian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Euskadiren aldeko ituna' egitea eskainiko dio biharko bileran Arantza Quiroga Euskadiko popularren presidenteak Iñigo Urkulluri. Quirogak eta lehendakariak bilera egingo dute astelehenean, Lehendakaritzan. Bilera horri begira, desadostasunak albo batera uzteko eta bat egiten duten gaietan sakontzeko eskatuko dio buruzagi popularrak jeltzaleari.

Eusko Jaurlaritzaren jarrera izan du hizpide, eta Gobernua ez dela ezer egiten ari nabarmendu du. Horren eraginez, "herritarrek ez dute krisi ekonomikoaren amaiera ikusten". Egoerari buelta emateko, enplegua sortzea eta Euskadi inbertsoreentzat leku interesgarria izateko baldintzak sortzea proposatu du.

Prentsaurrekoa eskaini du Euskadiko Alderdi Popularreko presidenteak, Donostian, egungo egoeraz hitz egiteko. Biharko bileraren atarian, jarrera eraikitzailea duela azpimarratu du. "Egoera zaila denean, Euskadin bezala, hobe da gauzak aldatzea", adierazi du. Halaber, Euskadi aurrera ateratzeko, elkarlana proposatuko omen dio.

Quirogaren arabera, garrantzitsua da une honetan lehentasunak zehaztea eta Euskadiren egonkortasuna bermatzeko neurriak hartzea.

Hiru gai eramango omen dituzte bilerara: enplegua, askatasuna eta jarrera politikoa. Halaber, arazoak konpontzeko neurri eraginkorrak hartzeko eskatu dute popularrek.

Bestalde, ezberdinen arteko paktuak berreskuratzearen alde hitz egin du, eta XXI. mendeko Euskadiren aldeko itun bat proposatuko omen dio bihar Urkulluri.

Pentsioak

Euroguneko bilerara begira, "ona litzateke Espainiak jarrera bateratua izatea", adierazi du. Hala, sozialistei elkarlanerako deia egin die.

Quirogak azaldu duenez, "gaurko eta biharko erretiratuen" pentsioak bermatzea da PPren helburua. Pentsioen auzian, oztopoak jartzen aritu ordez Gobernuaren bidera batzeko eskatu die sozialistei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea