Politika -
Bilera
Erkoreka: 'Bildutakoaren soberakina izango da doako justiziarentzat'
Erkorekak azaldu duenaren arabera, Justiziak "bildutako diru-kopurua soilik bideratuko du doako justizia finantzatzeko".
Erredakzioa
Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak jakinarazi du "Tasa Judizialen Legearekin bildutako diru-kopuruaren soberakina soilik" erabiliko dela "doako Justizia finantzatzeko" Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak azaldu dionaren arabera.
"Doako justizia finantzatzeko tasa judizialen bidez bildutako diru-kopuruaren soberakina (legea indarrrean sartu aurretik biltzen zena oinarritzat hartuta) soilik erabiliko da", esan du Madrilen Justizia ministroarekin bildu ostean.
"Datu berria" eta "Ministerioaren erabakia" dela aipatu du, "seguruenik eboluzioaren eskasiagatik; tasa judizialen bidez lortzen ari diren diru-bilketa txikiarengatik", nabarmendu du. "Hasieran lortzea pentsatzen zutena baino baliabide gutxiago lortzen ari direlako", esan du.
Doako justizia finantzatzeko Jaurlaritzak aurreikusitako portzentajeen eta espainiar estatutik orain arte jasotako kopuruaren inguruan galdetuta, "justiziaren eskumena duten erkidegoek oraindik ez dute euro bakar bat ere jaso" erantzun du Erkorekak, "sistema oraindik ezarri ez delako".