Politika -
Ministroaren erantzuna
Bañezek Aznarri: 'Gobernuak 16 hilabete daramatza erreforma sakonekin'
Enplegua sustatzeko erreforma fiskal baten beharra azpimarratu zuen atzo Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak.
Erredakzioa
Fatima Bañez Espainiako Enplegu ministroak azpimarratu duenez, Gobernuak hazkuntzaren oinarriak finkatzeko eta enplegua sortzeko 16 hilabete daramatza erreforma sakonak egiten.
Ministroak Emakumea, Familia eta Lanaren inguruko kongresu batean egin ditu adierazpen horiek, kazetariek Jose Maria Aznar presidente ohiaren hitzen inguruan galdetuta. Aznarrek, hain zuzen, hazkuntza bultzatuko duten erreforma sakonak egiteko programa baten beharra azpimarratu zuen atzo, tartean zerga politikarena.
Bañezek azpimarratu duenez, Aznarren proposamenek Gobernua jada egiten ari denarekin bat datoz.